}

Erraz egindako begi konplexua

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euliaren begia hexagonoz osatutako egitura konplexua da, eta ez da mota horretako bakarra naturan. Egitura horiek nola sorten diren aztertu dute fisikari estatubatuar batzuek. Haien ustez, begia erraz osatzen da, mineral baten kristala osatzen den bezala. Dena dela, begiaren eta kristalen artean badago aldea, euliaren kasuan hazkuntza-faktore batek kontrolatzen baitu prozesua.