Errebolber-motako aparkalekuak
1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nola aparkatu Tokion? Galdera hauxe egiten diote beren buruei 12 milioi japoniarrek. Lurraren prezioa hain garestia denez, aparkalekurik ia ez dago. Lanera beren automobiletan joaten diren japoniarrak oso gutxi dira.
Ezintasun honen aurrean enpresari japoniarrak irtenbide desberdinak probatzen ari dira. Hauetako bat Hazama enpresak aurkeztutako errebolber izeneko proiektua da. Proiektu honetan lurrazpiko aparkalekuak aurrikusten dira. Tunel-itxura dute eta automobilak plataforma biragarritan ordenatzen dira.
Azkenean aparkalekuak errebolber baten danborra dirudi. Unitate bakoitzak 40 m-ko luzera du eta 50 automobil eduki ditzake eta kostua 1.200 milioi pezetakoa izango litzateke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia