Erregaia sutan espazioan
2011/05/31 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Irudian, mikrograbitate-egoeran dagoen heptano tanta bat, 3 milimetroko diametroa duena, ikus daiteke sutan.
Erdialdeko egitura hori distiratsuak tantaren ibilbidea irudikatzen du, eta, erre ahala, geroz eta txikiagoa da. Kedarra (berdez) sortzen da, eta, irudi-prozesaketa tekniken bidez, irudiko puntu bakoitzeko kedar-kontzentrazioa neurtzen dute NASAko ikertzaileek. Nazioarteko Espazio Estazioan egiten ari diren esperimentu batean erregai likido horien tanten errekuntza aztertzen dihardute.Irudia: NASA
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia