}

Errekor-oldea japonian

1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den apirilean, Japoniako artxipielagoa osatzen duten 4 irla nagusietako batek, Shokoku k alegia, Honshu irla zentralarekin lotura lortu zuen.

Bederatzi urteko lanen buruan eraiki den 13,1 kilometroko zubiak lortu du estekadura hori.

Zubia bakuna baina konposatua da eta bide- eta zubi-andana batez osatuta dago. Zubi eta bide hauek bi irla nagusien artean dagoen irlatxo-katea lotzen dute. Multzo guztiak, munduko zubi-sistema bikoitzik handiena osatzen du. Goiko galtzada automobilentzakoa da eta behekoa trenbidearentzakoa.

Gainera, zubiz osatutako multzo honetan bada izar distiratsu bat; 1.300 metro luze den zubia. Zubi hau munduko zubi eskegirik luzeena da.

Lan hauei esker, Japoniako injinerutza zibilak puntan dabilela frogatu du berriro ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia