}

Errusiaren negoziorik handiena

1999/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azken urteetan espaziora bidali diren sateliteetako batzuk Errusiako ILS (International Launch Services) konpainiaren bidez bidali ahal izan dira. Konpainia honek herri aurreratuetako telekomunikazio-konpainiei sateliteak merke jaurtikitzea eskaintzen die, jaurtiketak hain zuzen ere Sobietar Batasun ohiko Proton kohete zaharren bidez egiten baitituzte.

Hasieran Proton koheteak Kontinentearteko Misil Balistiko izateko diseinatu ziren, baina egun emaitza onak lortzen ari dira espaziora objektu pisutsuak jaurtikitzeko. Negozio hau Errusiaren diru-sarrera nagusietako bat da, bezeroek jaurtiketa bakoitzeko 100 milioi dolar ordaindu behar izaten baitute. Ordainetan jaurtiketa ikustera Baikonur kosmodromo famatura abioiz joateko eskubidea dute, nahiz eta horretarako Errusiako burokraziaren trabak eta administrazio-arazoak jasan behar izan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia