Errusiarrak eta Martitz
1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Errusiarren espaziorako programetan diru faltagatik gora-beherak izan arren, San Petersburg-ego garraiorako ikerketa-institutuan Martitzeko zorua ikertzeko laborategi ibilkorra prestatzen ari dira. Irudian ikusten den ibilgailua “rover” motakoa da eta gaur egun era honetako asko daude: 70 kilotik hasi eta tona bat pisatzen dutenerainokoak.
Martitzeko zoruaren, atmosferaren, klimaren eta abarren konposizioa neurtzea da ibilgailuaren egitekoa. Berez 1996.eko azaroan egin beharko luke bere lana Martitzen, baina epe hori errespetatuko dutela ez dago segurtatzerik. Aurten ere urrian Martitz aztertzeko nazioarteko satelite bat orbitan jartzekoak ziren, baina zailtasunak izan dituzte.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia