Erupzioak aurreikusteko kristalak
2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Sumendien higakin zaharretan dauden kristalak erupzioak aurreikusteko erabil daitezke. Hori ondorioztatu dute Mount St. Helens sumendiak 1980an izan zuen erupzio leherkorraren aurretik botatako errautsa ikertu ondoren.
Sumendi batek erupzio gogor bat izateko arriskua dagoen ikertzeko, sumendiak botatzen duen materiala ikertzen dute geologoek, magma hurbiltzen ari den aztarnen bila. Lehen, itxura beiratsua zuen materiala bilatzen zuten, magma kristalak sortzeko azkarregi hozten dela uste baitzuten. ST. Helens-en ez zuten material beiratsurik aurkitu eta, hortaz, ez zuten erupzioa aurreikusi.
Ordutik, ordea, magmak ura baldin badu kristalak sor daitezkeela jakin da. Hori erabilita, berriro aztertu dituzte errautsak, eta kristal txikiak aurkitu dituzte. Kristal horiek adierazten dute magma goranzko bidea egiten ari zela eta erupzio leherkorra eragingo zuela. Etorkizunean beste erupzio batzuk iragartzeko baliagarria izan daiteke aurkikuntza hori.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia