Espezieen bilduma, Interneten
2003/01/10 Elhuyar Zientzia
Hainbat zientzialarik Lurreko espezie guztien datuak bildu eta Interneten jartzeko asmoa dute datozen 25 urteetan. Ezagutzen diren espezieen genomak deskodetu eta espezie berriak aurkitu ahala, datu-basea elikatuko dute, eta helburua datuok edozeinen eskura jartzea da.
Nahiz eta egitasmo handia izan, Internetek eta DNA sekuentziatzeko teknologiak izan duten aurrerapenak proiektua gauzatzea ahalbidetzen du.
Momentuz 1,7 milioi espezie inguru ezagutzen dira, baina 10-100 milioi daudela kalkulatzen dute. Urtean ordura arte ezagutzen ez ziren 10.000 espezie deskribatzen dira. Hori dela eta, oraingo erritmoari eutsiz gero, 500 bat urte beharko lirateke guztien berri izateko.
Hori bai, espezie berriak aurkitu ahala, beste asko desagertu egiten dira. Izan ere, joan diren 600 milioi urteetan baino mila aldiz azkarrago galtzen dira espezieak orain, eta datorren mendean galera-erritmo hori hamar aldiz handiagoa izango dela dela uste dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia