}

Etna sumendiko laba-kanalak aztergai

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Etna sumendiko laba-kanalak aztergai
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL)

Laba-kanal berezi batzuk aurkitu dituzte Etna sumendian. Kanal horiek ez omen dira erosio termikoak sortuak; Cataniako Unibertsitateko adituek emandako azalpenaren arabera, erosio mekanikoak sortuak dira.

Duela gutxi arte uste izan da labak beroaren bidez irekitzen zituela bide berriak; hau da, inguruko arrokak urtuta sortzen zituela laba-kanalak. Azkenaldian, ordea, konturatzen hasi dira beroak ez beste eragile batzuek ere zabal ditzaketela kanalak. Bada, hipotesi horri jarraitzen ari zaizkio Cataniako Unibertsitateko adituak 2001eko erupzioan sortu zen Laghetto kanala ikertzeko. Izan ere, kanala sortu zenean irudiak hartu zituzten --unibertsitatea Etna sumenditik bertan dago--, eta berotuta ez baizik eta frikzioz irekitako kanal bat dela uste dute.

Posible da Etna sumendiaren beste laba-kanal batzuk ere erosio mekanikoz sortu izana; eta, hori dela eta, kanal zaharragoei ere erreparatzeko asmoa dute.

Berriak labur
13
1
218
2006
3
034
Geologia