}

Etxeko beroa eta elektrizitatea batera

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Etxeko beroa eta elektrizitatea batera
2005/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Ikerlan zentro teknologikoak Flame Sofc Europako proiektuan parte hartuko du. Elektrizitatea eta beroa sortzeko etxetresna elektriko bat garatzea da haren helburua.

Flame Sofc erregai-piletan oinarritzen da. Horietan bero- eta elektrizitate-sorkuntza zuzenagoa da, eta, ondorioz, eraginkortasuna ere hobetu egiten da. Erregai-pilek prozesu elektrokimiko baten bidez sortzen dituzte elektrizitatea eta beroa. Pila horiek, ohiko bateriak ez bezala, ez dira agortzen. Bateria tradizionalek bere barnean gordetzen dute beharrezkoa duten erregaia; beraz, hura bukatzen denean, ezin dute funtzionatzen jarraitu. Erregai-pilek, ordea, kanpotik jasotzen dute erregaia, eta, ondorioz, amaigabeko iraunkortasuna dute erregaia duten bitartean.

Eraginkortasun handiagoa izateaz gain, sistemak ingurumenari kalte gutxiago egiten dio. Bestalde, elektrotresnak isilagoak eta fidagarriagoak izango omen dira.

Etxeetan erabiliko dira elektrotresna horiek lehenik; izan ere, helburua da etxeek edo eraikinek beroa eta elektrizitatea batera sortzeko gaitasuna izatea, gas naturaletik, butanotik, propanotik edo gasoliotik abiatuta.

Berriak labur
7
1
215
2005
12
016
Energia