Etxeraino lebitazioari esker
1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Etorkizuneko hirietan bizi ahal izateko, altuera handietara ohitu beharra izango dugu. Tokion aurkeztu berri duten proiektuaren arabera, 800 metroko eraikuntzak aurki hasiko dira altxatzen, perretxikoak bailiren, hiriaren erdialdean.
Alabaina, bertaraino iritsi ahal izateko, orain arteko igogailuak moldatu beharko dira. Kable-bidezko igogailuek izan ere, ezingo lukete 800 metroko distantzia egin segurtasun baldintza minimoak betez. Irtenbidea lebitazio magnetikoan datza.
Japonian aski ezaguna da lebitazioaren erabilpena edo zehatzago esanda, lebitazio bidez berebiziko abiaduran higitzen diren trenak. Teknologi Zentru nagusietan lebitazio magnetikoa ahalbideratzeko sistemak aztertzen ari dira. Maila handiko borroka izango dela aurrikus daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia