}

Euforiko bularra ematean

2005/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bularra emateak drogek adinako euforia sortzen duela erakusten dute garun-eskanerrek. Massachusetts-en (AEB) arratoiekin egindako ikerketa baten emaitza da hori.

K. Smith

Arratoi-amak eta eme gazteak (birjinak) erabili dituzte ikerketarako. Hain zuzen ere, bularra emateak amaren garunean duen eragina eta eme birjinarenean kokainak duena alderatu nahi izan dituzte; eta, dirudienez, eragina oso antzerakoa da, garuneko atal berak aktibatzen baitira.

Arratoi-amei kokaina eskainita, gainera, kumeak edoskitzea aukeratu omen dute, horrek ondo sentiarazten dituen seinale. Eta kokaina-injekzioak sartu dizkietenean, garunaren atal horren estimulazioa ez omen da izan bularra ematerakoan dutena bezain handia.

Orain, emakumeetan bularra emateak eragin bera duen jakitea geratzen da.