}

Europako argiak

2001/04/27 Elhuyar Zientzia

Gauez ilun dagoela? Halako irudiak ikusita sinesten zaila da hori. Erabat argiztatuta agertzen da Europako arratsa NASAk egindako mapa honetan. Hiriburuak eta eskualde populatuenak erraz bereizten dira. Ikusgarriak dira, adibidez, Mediterraneoko kosta marrazten duen argi-lerroa eta hiriburuak non dauden markatzen dituzten puntu lodiak. Lotan gaudenean ere gure presentzia ezin nabarmenagoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia