Exoplanetak bilatzeko sekretua izarren litio-kantitatea izan liteke
2010/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Exoplanetak bilatzeko sekretua izarren litio-kantitatea izan liteke
2010/02/01 | Elhuyar
Eguzkiaren neurriko izarrek planetak dituzten edo ez jakiteko bide azkarrago bat proposatu dute Kanarietako Astrofisika Institutuan: izarren atmosferako litio-kantitateari begiratzea. Hain zuzen, ikusi dute planetak dituzten izarrek planetarik ez dutenek baino askoz litio gutxiago dutela atmosferan. Eguzkian ikusi zuten lehen aldiz ezaugarri hori: konturatu ziren haren neurriko izarrek baino 140 aldiz litio gutxiago zuela. Hortik abiatuta, planetak dituzten beste 24 izar aztertu dituzte, eta horietatik 22tan fenomeno bera ikusi dute.
1
261
2010
2
006
Astronomia
Albisteak
10
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia