}

Ezagutzen ez zen makako-espezie bat

2005/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Indiako ipar-ekialdean makako-espezie berri bat aurkitu dute. Mendialdean bizi da, Arunachal Pradesh ingurunean, eta, horregatik, Arunachal makakoa deitzen diote. Dena dela, izen zientifikoa ere jarri diote, noski: Macaca munzala.

MD Madhusudan

Makako horrek kopetan ile-multzo hori bat du bereizgarri, eta, hori dela eta, espedizio batean zihoazen zientzialariek begi-hutsez ikusi ahal izan zuten ordura arte deskribatu gabeko espezie bat zela. Izan ere, azken aldian aurkitzen diren espezie gehienak ez dira aurkitu-berriak berez; subespezieak zirelakoan zoologoek analisi genetikoa egin eta espezie-gisa bereiztu behar direla iritzitakoak dira.

Eta hori ez da adituak harritu dituen gauza bakarra; kontuan izan behar da makako hori Indian aurkitu dutela eta Indian mila milioi lagun baino gehiago bizi dela. Eta, ikusten denez, ezagutzen ez zen makako-espezie bat ere bizi da han, mendian bada ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia