}

Falkirk Wheel, zubia eta igogailua?

2008/05/19 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ubide-sare handia dago Eskozian. Edinburgotik Glasgowera, adibidez, ontzian joan daiteke Union Canal ubidetik. Ubide hori, gainera, Eskozia ekialdeko eta mendebaldeko kostak lotzen dituen beste ubide batekin dago konektatuta, Forth and Clyde ubidearekin. Baina Eskozia ez da laua; bi ubideen elkargunean, 24 metroko jauzia dago. Ontziek Falkirk Wheel makinaren bitartez egiten dute ubide batetik besterako jauzi hori. Zubi bat da, eta, aldi berean, ontzien igogailu bat, XX. mendeko ingeniaritzaren eredu.


Irudiak: Wikimedia Commons

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia