Fosil biziak
1987/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Batzuetan biologoek, itsasoen sakontasunean desagertutzat jotzen ziren espezieen aleak ezagutzeko aukera izaten dute ustekabean. Horrelako bat gertatu berri da Kaledonia Berria inguratzen duten uretan; itsas lirio arkaiko batzuk aurkitu bait dira. Krinoideo hauek, itsas trikua eta itsas izarra bezala ekinodermoak dira. 470 metroko sakoneran egindako araketetan, Gymnocrinus espezieko hogei ale bildu dira. Espezie hau fosil egoeran bakarrik ezagutzen zen orain arte. Argazkian ikus daitekeen espezie honek, hatzak itxiak dituen esku baten forma du.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia