}

Gainazal higienikoak

2005/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gainazal higienikoak
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Edozein gainazaletan, mikrobioak hazten badira, higadura, zikinkeria, usainak eta osasun- eta garbitasun-arazoak sor daitezke. Horregatik, interes handia dago gainazal higieniko deritzenak garatzeko. Gainazal higienikoak aktibitate biozida duten gainazalak dira, garbitzeko errazak, eta autogarbitzaileak izatera ere hel daitezke.

Gainazal batek ezaugarri horiek lortzeko, estaldurak eta tratamendu espezifikoak behar ditu, eta horietan zeresan handia du nanoteknologiak. Gainazal horietako gehienetan nanopartikula espezifikoen bidez lortzen dira ezaugarri biozida/autogarbitzaileak: zilarra eta Titanio dioxidoa erabilita bereziki.

Inasmet zentro teknologikoak, Europako partzuergo baten barruan, gainazal higienikoak garatzeko proiektu batean parte hartu du. Izan ere, gainazal horien garapena oso garrantzitsua da, besteak beste, arkitekturan eta eraikuntzan, ehungintzan, bero-trukagailuetan, aire egokituko zirkuituetan, ospitaleetan, ikastetxeetan eta elikagaiak prozesatzeko industrian.

1
214
2005
11
002
Nanoteknologia