}

Garbitzeko makina automatikoa

1994/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hasieratu ondoren, hau da, egin behar duen ibilbidea erakutsi ondoren, Auto Vac C4 izeneko robot honek areto handiak berak bakarrik garbitzen ditu. Aireportu, tren-geltoki eta antzeko leku handietarako da aproposa.

Robota bateriak kargatzeko postutik atera eta bidean jartzea besterik ez da egin behar. Inork lagundu gabe berak zurgatzen du hautsa, berak garbitu eta distira ateratzen du, etab.

Horrez gain robota adimentsua da, garbitzen duen espazioan egon daitezkeen aldaketak aurrikusita dauzkalako. Aulki, mahai edo beste altzariren bat aretoan ipintzen baldin bada, robota une batzuetan geratu egiten da eta oztopoa non dagoen konturatuta saihestu egiten du.

Robot hau garbiketa industrialeko arloan diharduen GSF etxeak egina da. 1,4 metroko altuera, 0,7 metroko zabalera eta 1,2 metroko luzera ditu. Aparatuaren goiko aldean kamera bat (begia) dago. Indar eragilea behean alboetan du eta gainerako osagaiak aurreko aldean bildurik ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia