Gari-lastoa eta paper birziklatua biokonpositeen iturri
2012/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
INNOBITE proiektuaren bidez, eraikuntzaren sektorean erabiltzeko produktu bihurtu nahi ditu Tecnaliak gari-lastoa eta paper birziklatua. Gari-lastotik lignina eta zelulosa erauzi nahi dituzte, eta paper birziklatutik zelulosa-nanofibrak. Produktu horiek polimeroen gehigarri gisa erabiliko dituzte ondoren, errendimendu handiko materialak sortzeko. Konpartimentuak bereizteko panelak, eta estalkientzako profilak egiteko erabiltzen diren materialak izango dira azken emaitza. Ikerketa-proiektu horren bidez, hiri- eta nekazaritza-hondakinetako batzuk eraikuntza-sektorerako errendimendu handiko produktu bihurtzea du helburu Tecnaliak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia