}

Garunaren indarra

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Laborategiko arratoiak palanka mekanikoa mugitzeko gai dira pentsatze hutsarekin.

Lehenengo arratoiei palankari eragin eta janaria lortzen erakutsi zieten, aldi berean muskuluen mugimendua kontrolatzen duten neuronen jarduera neurtzeko elektrodoak buruan jarrita. Hurrengo urratsa palankaren mugimendua elektrodoei konektatzea izan zen eta arratoiak berehala ikasi zuten hankarik erabili gabe palankari eragiten, garunaren jarduera hutsaz baliatuz; hots, pentsatze hutsarekin eragiten zioten. Zer esanik ez, hori gizakiei aplikatuz gero izugarrizko ahalmena izan dezake, tetraplejiko eta antzeko gaixoen komunikazioan, puntu batetik hainbat tresna kontrolatzeko... Joan den neguan izan zen honen antzeko saiakuntza baten berri.

Ordukoan elektrodoa eta irrati-transmisore txiki bat garunean txertatu zizkioten tetraplejiko bati eta pentsatze hutsarekin, "telepatiaz" nolabait esateko, ez baitzegoen kablerik, ordenadoreko kurtsorea nola mugitu ikasten ari zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia