}

Garunaren jarduerak uste baino gehiago erakusten du

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garunaren jarduerak uste baino gehiago erakusten du
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Johns Hopkins Medicine by 320-CT)

Erresonantzia magnetiko bidezko garun-irudi batean, ikusmen-estimulu batek eta hori agertu zain egoteak emaitza berak ematen dituzte, Columbia Unibertsitateko ikertzaile-talde batek frogatu duenez. Tximuekin egindako ikerketan, pantaila batean puntu bat ikustean ikusmen-kortexean odol-jarioa handitzen zela ikusi zuten. Baina, uste ez bazuten ere, gauza bera gertatzen zen tximua puntua agertu zain zegoela ere.

Erresonantzia magnetiko bidezko irudiak interpretatzean, garuneko odol-jarioak neurtzen dituzte zientzialariek. Ikusmen-estimuluak eragitearekin batera, garunean odol-jarioa gertatzea da teknikaren oinarria. Baina ikerketak aditzera eman duenez, odol-jarioa ezin da zuzenean ikusmen-estimuluekin lotu.

Ikertzaileek diotenez, orain arte ezagutzen ez zen garun-eszitatze bat izan daiteke aurkitutako aktibitate hori. Hortaz, datuak beste era batera interpretatzen hasi beharko dutela uste dute.

1
251
2009
3
020
Medikuntza
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia