}

Gaueko laserra

1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EEBBetan airearen poluzioa neurtzeko beste sistema bat asmatu dute. Argazkian azaltzen den kamioiak daraman lidar izeneko laserraren bidez lortu den sistema hain zuzen ere.

EEBBetan airearen poluzioa neurtzeko beste sistema bat asmatu dute. Argazkian azaltzen den kamioiak laser berezi bat darama; lidar izenekoa, hain zuzen ere.

Kamioi horretatik lidar-izpiak bidaltzen dira atmosferara. Izpi horiek isladatutako argia teleskopio batez aztertzen da, eta ondoren, teleskopioak ikusitakoa ordenadorez analizatzen da. Horrela, aire-poluitzaileen izaera eta kontzentrazioei buruzko mapa zehatzak lortzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia