Gehigarriak neurrian
2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Elikagaigintzan, gehigarriak janari osasuntsuagoak, egonkorragoak, merkeagoak eta anitzagoak lortzeko erabiltzen dira. Landare-kontserbetan, adibidez, gehigarri horiek dosifikatzeko bi metodo daude: likido estalgarriak edo pilulak. Likido estalgarrien bidezko dosifikazioa merkeagoa da eta horregatik gehiago erabiltzen da, baina pilulen bidez egiten dena garbiagoa eta zehatzagoa da. Hala ere, ez dago pilulak dosifikatzeko sistema automatikorik eta eskuz egiten den dosifikazioa oso motela da industriarako.
Hori dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan dosifikazio-sistema automatiko bat garatu dute, beste hainbat unibertsitate eta enpresarekin batera. Dosifikazio-sistema horrek abantaila ugari ditu: produktuaren kalitateari eta segurtasunari dagokionez, dosifikazioa zehatzagoa da eta likido estalgarriek dituzten osagai azidoek eragindako kalteak saihesten dira. Ondorioz, elikagai seguruagoak lortzen dira eta, gainera, instalazioen mantentze-kostuak asko gutxitzen dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia