Geneek huts egiten dutenean
1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gero eta gizon gehiagok pairatzen duen antzutasunaren arrazoia γ kromosomak galdutako gene bat izan daiteke. Hala uste eta iragarri dute behintzat, Finlandia eta EEBBetako ikerketa-proiektuan diharduten zientzilariek. Hipotesi horren arabera, espermatozoideak ekoizteko funtsezkoa den genea “ezabatzen” denean, antzutasuna gertatzen da.
Horrela gertatu da bederen, talde horrek orain arte aztertu dituen kasuetan. Dakigunez, sarritan aipatu izan da generen baten “akatsa” antzutasuna eragiten duten faktoreen artean, baina orain arte ezin izan da erabateko frogapenik eman. Edonola ere, hipotesia erabat onartzeko ikerketa gehiago egiten ari direla dio guztiaren berri eman duen Nature Genetics aldizkariak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia