Gero eta beherago
1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Tianjin hiria Txinako iparrekialdean dago eta arazo larriak jasatzen ari dira bertako biztanleak. Hiria urtero zenbait zentimetro ari da hondoratzen
Hiriak 8 milioi biztanle ditu eta bere altitudea 8,5 cm jaitsi da 1985.ean, 6,2 cm 1986.ean eta 4,3 cm 1987.ean; 19 cm hiru urteetan alegia. Gertakizun honen kausa zera da: hiriaren azpian dagoen ur freatikozko geruzaren meheagotzea.
Gehiegizko ur-ponpaketaren ondorioz Tianjin azpian dagoen lurrazpiko laku erraldoia ura galtzen ari da urtetik urtera eta ez dio lehen bezala gainean duen lurrari eusten.
Tianjineko agintariek ura putzuetatik ez ateratzea erabaki dute; horrela hiriaren hondoratzea astiroago gertatuko bait da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia