}

Gero eta satelite txikiagoak

1994/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espazioko materialari dagokionez, “txikia polita da” esaerak badu jarraitzailerik. Estatu Batuetako espazio-aurrekontuetan, 12,5 milioi dolarreko partida ezarri dute SSTP (Small Spacecraft Technology Program) programa garatzeko; miniaturazko sateliteak egiteko, alegia.

Lehen sateliteak 230 kilo besterik ez ditu pisatuko eta 1995.ean jaurtiko dutela espero da. Minisatelite hauen eginkizuna Lurreko baliabideak detektatzea izango da, baina industriei zerbitzua eskaintzeko ere balioko dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia