}

Gero eta uda beroagoak Europan

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1977tik honako udak azken bostehun urteetako beroenak izan dira Europan, eta tenperaturak altuagoak izan dira neguan ere.

Europa osoko tenperaturaren datuak bildu dituzte Suitzako unibertsitate batean, eta 2003ko uda azken 500 urteetako beroena izan zela ikusi dute, besteak beste.

Bigarren udarik beroena 1757an izan zen, eta guztietan hotzena 1902an. Ikertzaileek ikusi dute klimak behin baino gehiagotan izan duela berotzeko zein hozteko joera, eta duela hogeita hamar urte aurrekaririk gabeko berotze bereziki gogorra hasi zela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia