}

Gerra nuklearren eragina munduko kliman

2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gerra nuklearren eragina munduko kliman
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: AEBtako Segurtasun Nuklearraren Adm./Nevada)

Inoiz gerra nuklearrik izango balitz, mundu osoko ingurumenak kalte handia jasango luke. Munduan pilatuta dauden arma nuklearren % 0,03 bakarrik erabilita ere, munduko klima eta ingurumena larriki aldatuko lirateke, eta aldaketak zenbait hamarkada iraungo luke.

Arma nuklearren eztandarekin batera, milioika tona kedar aireratuko lirateke, eta kedar horrek mundu osoa estaliko luke hilabetez. Kedarrak gaitasun handia duenez eguzkiaren argia estaltzeko, Lurraren batez besteko tenperatura 2 ºC jaitsiko litzateke. Aldaketa horri negu nuklearra esaten diote.

Horrelako klima-aldaketa zein herrialdek eragin lezakeen jakiteko azterketak behin baino gehiagotan egin dira. Orain arte uste zuten superpotentziek bakarrik zutela aldaketa hori eragiteko behar adina arma. Orain, ordea, klima-eredu aurreratuagoak erabilita, ikusi dute arma nuklearrak dituen edozein herrialdek indar nahikoa duela mundu osoko klima aldatzeko.

1
228
2007
2
020
Klimatologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia