}

Giza ahots-korden eredua garatu dute ikerketarako

2019/09/24 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

giza-ahots-korden-3d-eredua-garatu-dute-ikerketara
Arg. Pixabay

Zelula ametatik abiatuta, ahots-korden hiru dimentsioko eredu bat garatzea lortu dute Wisconsin Madisoneko Unibertsitateko ikertzaileek, giza ahots-korden mukosa eta tolesturak ere badituena. Garrantzia berezia eman diote horri, tolestura horiek baitira gure ahotsa sortzearen eta elikagaiak arnas-aparatura ez sartzearen arduradun nagusiak.

Ereduko ahots-kordak zigarroen kearen eraginpean jartzerakoan, hantura gertatzen dela ikusi dute, tabakoak giza laringean eragiten duen bezalaxe. Hortaz, kontuan hartuta zer zailtasun izaten diren ahots-kordetako laginak hartzeko pazienteari kalterik eragin gabe, zientzialariek adierazi dute eredu honek balio lezakeela ikertzeko nola sendatu tabakoak, alergenoek eta infekzioek eragindako kalteak. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia