}

Giza belarrietako argizariaren konposaketan eragina duten geneak

2002/06/10 Elhuyar Zientzia

Nagasakiko (Japonia) medikuntza-eskolako Norio Niikawa ikertzailea eta San Frantziskoko (Kalifornia) Nicholas Petraskis epidemiologoa giza belarrietako argizariaren konposaketan eragina duten geneak hurbiletik aztertzen ari dira. Giza belarrietako argizaria guruin apokrinoek sortzen dute. Baina bizi garen guneko klimaren arabera, guruin apokrino gehiago edo gutxiago ekoizten da, eta guruin horien kantitateak argizariaren konposaketan eragina du.

Kaukasoko eta Afrikako biztanleek, adibidez, asiarrek edo amerikarrek baino argizari arinagoa (likidoagoa) izaten dute. Horrez gain, ehun apokrino gehiegi izateak kisteak sor ditzake belarri inguruan, eta oso arrunta da kiste horiek emakume anitzi bularreko minbizia eragitea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia