}

Giza ekologia: lurraldeak gizartea eratzeko modua

1989/11/01 Torrontegi, E. Iturria: Elhuyar aldizkaria

Jendearen bizitzeko era, sarritan, inguruneak ezartzen dituen mugei ematen zaien erantzun moldakor eta sofistikatua da.
Seematter familia Alpe suitzarreko Törbel-en bizi izan da gutxienez 500 urtez. Behian oinarritutako “subsistentziarako ekonomiak” eskualdean 12 famili leinu mantendu ditu. Etxe bakoitzak nahikoa gazta eta belar ondua produzitu du neguan zehar gizakia eta aberea mantentzeko.

Orain dela hogei urte Garrett Hardin-ek, Kalifornia-ko Unibertsitatean biologo zenak, “The Tragedy of the Commons” (Herri-lurren Tragedia) izenburuaz artikulu bat idatzi zuen eta gaur egun ere artikulu hori irakurtzea ezinbesteko bihurtu da inguruneaz kezkaturik gabiltzanon artean.

Hauxe zen artikuluaren oinarrizko ideia: baliabide amankomunetara sarrera libre izatea ingurunearen hondamendirako errezeta da eta, ondorioz, gizateriaren etorkizuneko ongizatea arriskuan jartzen du.

Baina badirudi Hardinek kontzeptu honi buruz duen ideia ez datorrela errealitatearekin bat. Berak aipatzen duen “tragedia” hori bertako baliabideak edozeinentzat eskuragarri izanik espazio ireki eta libre gisa ulertuz soilik gerta liteke.

Jatorriz “commons” kontzeptua (eta hemendik dator oraingo “commons” edo herri-lur) honela definitzen zen: guztien ardura eta onurarako zen lekua, inguruneko baliabideak mugatuak direla ulertzen zutenek maneiatua. Bertarako sarbidea titulazioz mugatzen zen; bakoitzak bere onerako erabiliko zuela eta ez besteen kalterako ziurtatzeko erregulatua zegoen. Jatorriz “commons” hauek ustiapena bidezko muga batzuen barruan mantentzeko funtzionatzen zuten, horrela erabiltzaile bakoitzak epe laburrera janaria seguru izanez eta hurrengo belaunaldietarako baliabide eskuragarrien jarraipena segurtatuz.

Bizitza ingurune industrial modernoan neurri handi batean talentu intelektualean oinarritua dagoelako, gauza guztietarako esplikazioa daukagula pentsatzeko joera daukagu. Balore eta kontrol intelektualetan oinarritzeak gure sisteman nahikoa ongi funtzionatzen badu ere, beste era bateko lehentasunak dituzten sistemak ulertzeko orduan traba izan daiteke. Batzuetan beste sistema batzuek gure lehentasunekin kontraesanean daudenekin funtziona dezaketela errekonozitzea bitxia gerta liteke guretzat.

Keniako Sanburutarrak

Iparramerikako Lautada Handi emankorrak hutterites-tarrak erakarri zituen. 1880. urtean Ukrainiatik emigratu zuen sekta erlijiosoa da; alemaniera hitz egiten dute. Ondorengoek oraindik bizitza amankomuna daramate portaera-kode latza dutelarik. Nekazaritzan, ganadu- eta hegazti-hazkuntzan lan egiten dute. Pertsonak beraiek ere produktiboak dira: azkarren hazten ari den munduko giza populazioa da.

Hauetako sistema bat izango litzateke, esate baterako, Kenya-ko iparraldean dagoen Sanburu eskualdeko populazioa. Lehortea jasaten ari ziren sanburutarrak eta gobernuko eta nazioarteko garapen-agentziak beraien artzantza nomada gaitzetsi egiten zuten zarraztatzailea eta inguru-suntsitzailetzat jotzen zutelako. Kalitate handiagoko animalia gutxiago behar zituzten, adituen ustez, horrela subsistentziaren pobreziatik diru-ekonomiaren aberastasunera aldatuz.

Esnea da Sanburuko elikagai nagusia eta artaldeak bizirik eta produktibo mantentzeko begetazioa urria izanik eta euri gutxiegi egiten duen lekua izanik, argi dago talentu izugarria behar dela.

Eta zer nolako talentua gainera! Une batez pentsatu besterik ez dago mendebaldeko nekazaritzak belardi zoragarrietan behiak bakarrik hazten dituen bitartean, sanburutarrek ia basamortu hutsa den lurretik esne-kantitate ederra nola produzitzen duten. Ingurunearen mugak eta bertako klima nolakoak diren badakitelako lortzen dute guzti hori. Animali mota desberdinak edukitzea (gameluak, ardiak, behiak eta ahuntzak), stock-tamainak eta bazkatzeko neurriak, baliabide eskuragarriak erabiltzeko bide egokia dira.

Ezkontzarako dituzten ohiturak eta famili egitura laborantzan lan egiteko taldekatu beharraren islada dira, eta adineko pertsonentzat duten errespetuak (oinarrizko ezagutza eta esperientziaren jabe direlako), Paul Spencer antropologoa sozietate hau gerontokrazia gisa deskribatzera bultzatu du.

Sanburutarren bizitzeko era beraiek daudeneko ingurunearen mugei erantzun energiko eta erresistentea ematearen ondorio da. Lurra erabiltzeko eta elkarrekintza pertsonalean dituzten ereduetan sofistikazio dezente dago. Laguntzarako eta garapenerako elementu inkonpetente kontsideratzetik urrun, sanburutarrek lekzio batzuk eman diezazkieke adituei, lehena honako hauxe izanik: gizarteak eta kulturak inguruneko zirkunstantziek eratzen dituzte, mantenua zirkunstantzia horietatik ateratzen delarik. Nahiz eta ohitura eta sineskeran diferentzia handiak egon, gizarte guztiek dituzte arazoei aurre egiteko soluzioak eta datozen belaunaldiak eraikitzeko bideak. Gizarte horiek mendeetan zehar segitzen badute, soluzio horiek funtzionatzen dutelako da. Izan ere, horietako lekzio askotxo jadanik jasoak dira sanburutarrengandik eta beste jende-talde askorengandik.

1930. urtean jaio zen diziplina berri bat, ingurune eta kulturaren arteko lotura ekologikoen ikerketaren inguruan. Kultura arrakasta ekologikoaren produktu dela eta ondorioz giza zereginetan paper garrantzitsua jokatzen duela frogatzen duen ikerketa da, hain zuzen ere. Diziplina honek badu izen bat eta 1972az geroztik baita aldizkari bat ere: Human Ecology (Giza Ekologia).

Giza ekologia

Andeetako goi-lautadan, itsas mailatik 4.000 metrora edo, familia ketxuar bat patatak ereiten. Mantenurako duten uzta lehen aldiz orain dela 4.500 urte inguru erein zen.

Giza ekologiaren inportantzia itxuraz bitxiak diren fenomeno kulturalen funtzioa adierazten duten estudioetan frogatuta dago.

Marvin Harris-ek Indiako behi santuei buruz egindako estudioa da adibide klasiko bat. “Behi santuak” terminoa tradizio hindutik dator eta behiari beti ohoratu (eta inoiz akabatu) behar deneko estatusa esleitzen dio.

Irudian 200 milioi behi baino gehiago daude eta beren biomasa Indiako populazioarena baino handiagoa da. Munduko behi-kontzentraziorik handiena da. Honelako ganadu-populazioak gutxiegi elikatzen den biztanleriaren baliabide eta lurrean presioa areagotzen du.

Britainiako administradore kolonialek behi santua tradizio eta ohitura erritualen artean azken absurdutzat jotzen zuten; Indiari zibilizazio europarra eskaintzeko ahaleginetan traba zitzaien tradizioa, hain zuzen.

Independentzi aurretik eta ondoren egindako hainbat azterketa konklusio berera iritsi dira, behi santuaren fenomenoa sineskera erlijiosoaren “ideologia irrazioanalari” atxekiz.

Baina Marvin Harrisek ikuspegi funtzionaletik heldu zion arazoari eta azken finean behi santua ez zela hain irrazionala esanez amaitu zuen.

Harrisen ustez, denbora luzez irauten duten kulturak presio ekologiko jakin bati erantzunez eraikitzen dira, eta funtzionalki erabilgarri direlako soilik irauten dute. Harrisek ez du ukatzen Indiako behi santua eta ganadu-sistema hobetu ez daitezkeenik. Berak dioena zera da: hinduen behiarekiko jarrerak pertsona eta ganaduaren arteko harreman sinbiotikoaren islada izan behar duela eta ez bien arteko lehia-egoeraren islada.

Gaur egun ganadu eta gizakiaren arteko proportzioa zirkunstantzia ekologikoen ondorio da eta ez ideologia hinduaren ondorio. Zirkunstantziak alda litezke, baina lurraldetik behia kanporatuko duen edozein bilakaerak familia askori lehendik gainpopulatuak dauden hirietara joatea beste aukerarik ez litzaieke geratuko.

Giza ekologiaren ikuspegi funtzionalak kultura jakin bat kokatua dagoeneko inguru ekologikoa ulertzen lagun dezake.

Indiak, Afrikak, Txinak,… dituzten bereiztasun ekologikoak herrialde hauetan jendeak asmatu dituen praktika kultural eta sistema sozial desberdinen esplikazio dira.

Oman-eko basamortuan oraindik nomadak bizi dira, baina petrolioagatiko aberastasunak Harasiis beduinoei uraren baliabide naturalekiko konfidantza kendu die. Gaur egun sarritan ura ibilgailutan ekartzen dute eta gameluak ibilgailuz garraiatzen dituzte.

Giza kulturaren alderdi nabarmen guztiak giza ekologiak esplika ditzake: bizitzeko era, antolakuntza soziala, etxebizitza-eredua, ezkontza, haurren heziketa, herentzia, gobernua eta sineskera erlijiosoa. Kulturen artean alderdi hauekiko dauden diferentziak parametro ekologiko desberdinei dagozkie. Ekologia eta diferentziak ere ulergarri izango dira.

Ingurunearekiko dugun harremana kontrolatzeko eta erregulatzeko ahalmenari buruz froga ugari dugu literatura akademikoan, baina ez dugu aireratzen. Giza kulturak berekin daraman ingurunearekiko logikak hobeto ezagutzea mereziko luke. Giza talde askoren egitura soziala jabetza pribatu eta amankomunaren arteko harreman finean oinarritua dagoela esatea ezinbestekoa da, Alpe suitzarretan dagoen Törbel herritxoari buruz egindako estudioan agertzen den bezala.

“Inork ezin lezake neguan eduki ditzakeen baino behi gehiago Alpeetara bidali” dio bertakoek 1517. urtean idatzitako dokumentu batek. Arau honek Hardin-ek artikulu hasieran esandakoa kontrajartzen du, herri-lurren erabilpena lur-sail pribatuei eta neguan animaliak elikatzeko produzituko duten belar-kopuruari lotuz. Horrela, inork ezin litzake herri-lurrak kostu pertsonalean intziditu gabe norberaren irabazpenerako ustiatu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia