}

Giza gorputza

2001/10/10 Elhuyar Zientzia

BBC telebista-kateak egindako Giza Gorputza serie sarituaren mundu mailako estreinaldia egingo da gaur Londresko Zientziaren Museoan, Imax pantaila erraldoi batean.

Formatu handiko filmetan ez zen orain arte horrelako gairik landu; horietan beti goi-mendietako eta ozeanoetako irudiak azaldu izan dira. Oraingo honetan, ordea, gure gorputzaren funtzionamendua eta haren handitasuna geratu dira agerian. Urdailean digeritzen ari den janarena eta umetokian hazten ari den haurrarena dira irudirik ikusgarrienetako batzuk.

Serie hau zientzialarien eta irudi-teknologian aditu direnen lankidetzaren ondorio zuzena da. Teknikoki lehenago egitea posible izan bada ere, orain lortu da pertsonen eta teknikaren artean horrelako lan bat egitea. Hala ere, filmaren egileek azkeneko aurrerakuntza teknikoak erabili dituzte, hala nola, bereizmen handiko bideo kamera berriak eta munduko bereizmen handieneko irudi termikoen kamera -militar britainiarren kamera-. Argazkian ikus daitezke kamera termikoaz eta X izpiko kameraz eginiko hainbat irudi.

Zientziaren Museoko estreinaldiaren ondoren, Erresuma Batuko beste hainbat Imax pantailadun zinemetan ikusi ahal izango da, eta oso arrakastatsua izatea espero da.

Laburpena: BBC telebista-kateak egindako Giza Gorputza serie sarituaren mundu mailako estreinaldia izango da gaur.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia