Gizakia ez zen izan Australiako megafauna desagertzearen eragilea
2013/05/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Giza espeziea Australiara iristearekin bat desagertu ziren han bizi ziren animalia erraldoien espezie gehienak, tartean, ugaztun martsupialio handiak. Horregatik uste izan da gizakiaren eraginez galdu zirela. Alabaina, PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, animalia haietako asko (50 espezie inguru) desagertuak ziren gizakia iritsi zenerako.
Australiako hiru unibertsitateko ikertzailek egin dute azterketa, eta zehaztu dute 50 espezie horiek duela 130.000 urte baino lehenago galdu zirela; gizakia, berriz, duela 45.000-50.000 urte iritsi zen. Bestalde, ikertzaileek iradoki dute klima-aldaketaren ondorioz galdu zela megafauna.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia