Gizakiak uste baino lehen populatu zuen Australia?
2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizaki modernoa Afrikan sortu eta handik mundu osora zabaldu zela onartzen bada ere, datekin gora eta behera ibili ohi dira zientzialariak. Izan ere, fosilik zaharrenaren adinak zaharrago bat aurkitu arte balio du soilik. Kasu honetan fosilik ez da aurkitu, baina bai klimarekin zerikusirik ez duten suteen aztarnak.
Suteak duela 45-55 mila urte gertatu zirela kalkulatu dute eta gizakiari egotzi dizkiote. Hain juxtu, garai hartan Australiako ornodun handi asko desagertu egin ziren, eta halako gertakariak gizakiaren etorrerarekin lotu izan dira. Orain arte uste zen gizakia Australiara duela 40.000 urte iritsi zela.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia