}

Grabitaziorik gabeko hegazkina

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Airean mikrograbitatea aztertzeko bide berriak urratzen ari dira. Europan Aiurbus A.300-BZ erabiltzen hasi dira.

Europan airean mikrograbitatea aztertzeko ikerketan aldaketak egingo dira. Azken sei urteotan Caravelle 234 hegazkina erabili da saiakuntzak egiteko, baina hogeita hamarren bat ikerkuntza-saiotan ibili ondoren azkenetan da. Hegaldi horietan hegazkinaren ibilbidea kanpaiak duenaren antzekoa da eta barnean grabitaziorik gabeko egoera sortzen da

dagoen grabitazioa oso txikia da, lurrekoa baino ehunen bat aldiz txikiagoa

Dagoeneko Caravelle 234 hegazkinaren ordez Airbus A.300-B2 erabiltzen hasiak dira. Aparatua hegaldi parabolikoetara egokitzeko 36 milioi liberako (900 milioi pezetako) aurrekontua dago. Lehenbizi desugertu, berriz pintatu eta kontrolatu egingo dute. Gero pilotuek hegaldietan probak egingo dituzte eta mikrograbitzaioa aztertzen ari diren hegazkinetan handiena izango da, zalantzarik gabe; kosmonautak entrenatzeko Estatu Bautetako KC-135 eta Errusiako Ilyuchine-76 txikiagoak baitira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia