}

Gure alde basatian barna

2005/04/01 Arrate Larrañaga, Begoña Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ugalketak izaki bizidunongan duen boterea ukaezina da. Sexu bidez ugaltzen garen animaliok zenbait ezaugarri, sistema, estrategia eta gatazka antzeko eduki ohi ditugu. Bestalde, badago esparru horretan gizakiok gainerako animalietatik bereizten gaituen ezaugarri zein portaera berezirik ere.

Hori guztia portaeraren ekologia ebolutiboa eta bizi-zikloen optimizazioa izeneko esparruetan lantzen da zientzian, eta artikulu honetan erraz ulertzeko moduan azaldu nahi da...

Geure alde basatian paseotxo bat emateko prest?

[Ibilbide-mapatik abiatzea gomendatzen da. Norberak bere neurrira egin dezake ibilbidea, gehien interesatzen zaion informazioa mugarrien bidez hedatuz eta lotuz… Ongi ibili!]

Ibilbide-mapa

F. Lanting

Naturan aurki daitezkeen bizi-estrategia ugariek bi helburu dituzte: banakoaren biziraupena ziurtatzea eta haren ugalketa optimizatzea.

Ugalketaren sena

Zergatik da hain boteretsua ugalketa-sena?
[ 1. mugarria ] Metafora modura, esan genezake denboran zeharreko beirazko zuntza dela ugalketa, heriotzaz gaindi etorkizunera gure esentzia bere baitan daraman informazio-sorta bidaltzeko gaitasuna duena. Ugalketa sexuala [ 2. mugarria ] zein asexuala izan daiteke. Sexu bidez ugaltzen garen animaliok ezaugarri, sistema, estrategia eta gatazka komunak ditugu, ikusiko dugun bezala.

Nola eta norekin ugaldu?

Animalietan sexu bidezko ugalketa-sistemen aniztasuna izugarria den arren, lau mota nagusi bereiz ditzakegu [ 3. mugarria ]. Zeren araberakoa da espezieak ugaltze-sistema bat ala bestea izatea? [ 4. mugarria ]

Belaunaldien arteko gatazkak

Belaunaldien arteko gatazkak arruntak direla edonork daki. Gatazka horiek aita-amen eta ondorengoen interesak bateraezinak direnean sortzen dira. Ondorengoek berez behar-beharrezkoak dituzten zaintza eta baliabideak baino gehiago eskatzeko joera dute, eta aita-amek, nolabait, beren burua babestu behar dute joera hori duten ondorengoetatik. Belaunaldi arteko gatazkak ez dira soilik animalietan gertatzen, landareetan ere behatu dira. [ 5. mugarria ]

Altruismoa, doan?

Colobopsis generoko inurri langileak ahizpak zaintzen.

Himenoptero langileen portaera, altruismotik urrun.

Inurri, erle eta liztorren gizarte-mota (gizarte eusoziala) altruismo-mota bat zela uste zen lehen. Gizarte-mota horretan langileen kasta eme antzuek osatzen dute. Ahizpak zainduz ondorengoak edukiz baino proportzio handiagoan pasatzen da beren informazio genetikoa hurrengo belaunaldira. [ 6. mugarria ]

Borneoko oihanetan Colobopsis generoko inurriaren eta nepente landarearen arteko sinbiosia gertatzen da. Argazkian, inurri langileak ahizpak zaintzen ikus ditzakegu.

Adoptatzera bultzatzen gaituena [ 7. mugarria ]

Sexuaren ordaina

Asexualki (gemazio zein zatiketa bidez) ugaltzen diren izaki bizidun batzuk ez dira zahartzen, landareak kasurako. Bestalde, zenbait organismo mugagabe bizitzeko gai dira kondizio jakin batzuetan, beren baitako konpontze-mekanismoei esker (adibidez, geure ugaltze-zelula bakoitza duela milaka urte sortutako zelula-lerrotik dator).

Izaki bizidunak ahalik eta arrakasta handienaz ugaltzera garamatzaten moldaeren alde egiten du hautespen naturalak, hau da, ugaltzeko efikaziaren alde. Zahartzaro rik gabeko bizitza luzeagoak ugaltzeko efikazia handituko lukeela pentsa daiteke. Orduan, nolatan nagusitu dira seneszentziara (zahartzera) eta heriotzara garamatzaten geneak?

Izaki bizidunak ahalik eta arrakasta handienez ugaltzera garamatzaten moldaeren alde egiten du hautespen naturalak.
D. M. Plage

Hautespen naturalak eragin negatiboa du oraindik ugaldu ez direnen edo ugaltzeko adinean daudenen bizitza moztu dezaketen mutazioetan eta abarretan; hau da, horiek desagerraraztera joko du. Baina bizia murriztu dezakeen genea edo dena delakoa zenbat eta beranduago espresatu, orduan eta eragin txikiagoa izango du harengan hautespen naturalak. Izan ere, genea espresatzen denerako izaki horrek besteek bezala ugaltzeko aukera izan du eta, beraz, hautespenak ez dio negatiboki eragin.

Ezin dena eduki. Kalitate goreneko gorputza eduki eta mantentzeak organismoaren hazkundea eta gazte-garaiko emankortasuna murriztea dakar: hazkundea mantsoagoa izango da eta, energia hazten inbertituko denez, ugaltzeko adinera beranduago iritsiko da. Ondorioz, kasu honetan gazte-garaiko batezbesteko ugaltzeko efikazia ere txikiagoa izango da.

Zahartzearen zergatia azaltzeko bi hipotesi daude. [ 8. mugarria ]


BIBLIOGRAFIA
    Agustí, J.
    Fósiles, genes y teorías. Diccionario heterodoxo de la evolución. Tusquets Editores.
    Barcelona, 2003.
    Boyd, R. eta Silk, J. B.
    Cómo evolucionaron los humanos.
    Editorial Ariel. Barcelona, 2001.
    Elosegi, A.
    Sexua, eboluzioaren motore: ugal-estrategiak joko ebolutiboan.
    Elhuyar Kultur Elkartea. Usurbil, 1995.
    Peláez del Hierro, F. eta Veà Baró, J.
    Etología. Bases biológicas de la conducta animal y humana.
    Ediciones Pirámide. Madrid, 1997.