Haizea gogor Titanen
2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Cassini zundak bidalitako irudiak erabilita, Titango atmosferako haizearen abiadura neurtu dute: 34 m/s da (122,4 km/h) atmosferaren erdialde-behealdean. Neurketa egiteko hodeiei jarraitu diete.
Lehendik ere jakina zen Titanen atmosferako gune hori oso haizetsua zela, ereduek hala erakusten zuten, baina lehenengo aldiz neurtu dute haizea —Lurretik begiratuta ezin izan da egin hodeiak lausoegiak direlako, eta Cassini Titanera gerturatu arte itxaron behar izan dute—.
eu es fr en ca gl