Hamar espezie berri 2007ko podioan
2008/06/02 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Biologoek urtero 17.000 espezie berri aurkitzen dituzte, gutxi gorabehera. Iazkoen artean, hamar nabarmendu ditu nazioarteko aditu-talde batek, Arizonako Unibertsitateko Espezieak Esploratzeko Nazioarteko Institutuan. Maiatzaren 23a aukeratu dute zerrenda aurkezteko. Data hori ez da zorizkoa; bizidunen sailkapenaren aita, Carl Lineo biologo suediarra, egun horretan jaio zen, 1707an. Haren omenez aurkeztu dute hamar espezie aukeratuen zerrenda.
Aukeratutako hamar espezieak dira arraia elektriko bat, ahate-itxurako dinosauro bat (fosil bat), ehunzango bat, igel arraro bat, suge pozoitsu bat, saguzar frutajale bat (Argazkian ikusten dena), onddo bat, marmoka bat, errinozero-kakalardo bat eta landare bat, Michelingo panpinaren bolumenen antza duena. Banan-banako azalpena web orri honetan dago.
Irudiak: IISE
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia