Hazkundea kontrolatzen duen genea identifikatu da
2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zizare, belaki, barraskilo, euli eta gizakiek, guztiek, noiz hazi agintzen duen genea dute eta denentzat berdina da. Genea oso txikia da, 21 nukleotido besterik ez dauzka, baina eginkizun garrantzitsua du aipatutako organismoak lehen garapen-faseetan daudenean. Let-7 genea oso izaki primitiboetan aurkitu da eta eboluzio biologikoangarrantzia handia izan duela uste da.
Aurkikuntzak balio zientifikoa izateaz gain, balio praktiko handia du; izan ere, behe-mailako organismoek genea badutenez, nola aktibatu eta desaktibatzen den ikasi ahal izango baita. Let-7 geneak gizakien hazkunde eta garapenean izaten diren
asaldurak argitzeko balio dezake.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia