}

Hegazkin meteorologikoa

1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazkiko hegazkina, Fairchild Merlin IV ereduko hegazkin meteorologikoa da eta Frantziako zerbitzu meteorologikoak berriki erosi du.

Hegazkinak 6.500 kg pisatzen ditu, 2.000 zaldiko potentzia du, 482 km/h-ko batezbesteko abiadura lortzen du eta 463 km-ko autonomia dauka.

Hala ere, ez dira hauek hegazkinaren ezaugarririk distiratsuenak; barnean duen ordenadorearenak baizik. Ordenadore honek segundoko ia 2.000 parametro desberdin (presio atmosferikoa, tenperatura, hezetasuna, poluzioa etab.) kontrola ditzake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia