Hegaztien Nazioarteko Eguna
2001/05/09 Elhuyar Zientzia
Urteko egun batean arreta hegaztiei jartzea merezi du. Izan ere, milaka hegazti espeziek zerua edertzen dute eta ikuskizun paregabeak eskaintzen dizkigute beren hegaldiei esker. Bide batez, txori batzuen jokaera bitxia ezagutzeko aproposa izan daiteke egun hau.
Espezieen arteko ugalketa oso gutxitan gertatzen da, ondorengoak antzuak izaten direlako. Agian, mandoa da adibiderik ezagunena; behorra eta astarra gurutzatzetik jaioa, normalean antzua da, eta beste hainbeste gertatzen da espezie askorekin.
Euli-txorien bi espeziren arteko maitasun-jokoen emaitzak, ordea, onuragarriak dira. Hurbileko epezie diren euli-txori beltz arrekin elkartzen diren lepokodun euli-txorien emeek errunaldi oparoa izaten dute. Gainera, ondorengo horietatik gehienak arrak izaten dira eta, emeak ez bezala, emankorrak izaten dira.
Baina ez da abantaila bakarra: horiek ere onargarriak izateak, ernaltzeko aukera gehiago ematen die lepokodun euli-txori emeei, euli-txori beltzen ugaltze-sasoia beren arrenaren ondoren izaten delako.
Euli-txorien kasua ikusita, naturak ez duela beti hibridazioa zigortzen garbi gelditu da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia