Hego atlantiarrean luze egon ezin
1992/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurrean bada astronautek luze egon ezin duten zona bat. Hego Atlantiarrean dago eta bertan Lurreko eremu magnetikoak normala baino bospasei aldiz izpi kosmiko gehiago hartzen ditu. Ondorio hau Mir espazio-estazio sobietarrak bidalitako datuetatik ondorioztatu da.
Neurketa hauek NAUSICAA izeneko saiakuntza frantziar-errusiarrean egin dira. Erradiazio-kontadorea Frantziako Babes eta Segurtasun Nuklearreko Institutuak beste erakunde batekin batera garatu du. Irudian kontadoreak egindako neurketak adierazten dira, bertan puntak nabaritzen direlarik.
Saiakuntza hauen helburuetako bat Lurra inguratzen duen espazioko eta planeten arteko espazioko izpi kosmikoak ezagutzea da, gerora espaziuntzietan egon daitezkeen erradiazio-babeserako arazoei aurre egiteko.
Jakin badakigu Lurreko eremu magnetikoak partikula kargatuak harrapatzen dituela eta partikula hauek Lurraren inguruan eraztunak osatzen dituztela. Hauen dentsitatea eta altitudea, indar magnetikoaren eta partikulen kargaren funtzio dira.
Hau dela eta, anomalia honen arrazoi edo erantzule nagusia eremu magnetikoan bertan dagoela dirudi, baina oraindik fenomenoa ez da erabat ezagutzen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia