Helduaroan tuberkulosiari aurre hartzeko txerto berria
2002/06/25 Atxotegi Alegria, Uhaina - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Arazo horri aurre egin nahian, helduentzat ere baliagarria den txertoa aurkitu berri dute Danimarkako ikertzaile batzuek. Gizakiek, orain arte bezala, jaio bezain laster BCG txertoa hartu beharko dute, baina heltzerakoan, berriz, bakterio txikiz osaturiko txerto berri bat hartzeko aukera izango dute.
Ikertzaileek sendagai horri pilula-forma eman diote, eta ahotik irenstekoa da. Mycobacterium tuberculosis (tuberkulosia eragiten duen bakterioa) izeneko bakterioak jariatzen dituzten molekulez osaturik dago.
Txerto berri hori ona dela frogatzeko, zientzialariek sagu heldu batzuei irentsarazi diete eta, albo-ondoriorik ez sorrarazteaz gain, tuberkulositik erabat babesten dituela nabarmendu dute.
Osasunaren Munduko Erakundeak datozen 50 urteetarako 100 milioi tuberkulosi-kasu berri iragarri ditu (horien artean gehienak helduak izango direla diote), eta txerto berri horren aurkikuntza izugarri ongi datorrela adierazi du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia