}

Herri indigenei egindako kalteengatik barkamena eskatu du Kanadako Elkarte Medikoak

2024/09/25 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

herri-indigenei-egindako-kalteengatik-barkamena-es
CMAk barkamena eskatu die herri indigenei, ekitaldi ofizial batean. Arg. CMA

Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak biltzen dituena; tartean, antzutzeak eta tratamendu esperimentalak, haietako batzuk, haurrekin.

CMAk onartu du gaur egun ere badagoela diskriminazioa, eta jatorri indigena duten pertsonek osasun-zerbitzu eskasa jasotzeko arrisku handiagoa dutela, isurien ondorioz. Horren erakusgarri, gainerako herritarrek baino bizi-itxaropen laburragoa dute, eta diabetes, hipertentsio eta buruko gaixotasun gehiago.

Eragindako kalteak aitortzeaz eta barkamena eskatzeaz gain, adiskidetzeko pausoak ere zehaztu ditu CMAk; hala nola aukera handiagoak ematea herri indigenetako pertsonei medikuntzan lan egin dezaten. 

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia