}

Hezurrik gabeko artikulazioak

2006/04/20 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Olagarroak ez du hezurrik. Besoak nahierara tolesten ditu, baina, hala ere, askotan, beso bakoitza hiru artikulazio izango balitu bezala mugitzen du. Alemaniako eta Italiako biologo batzuek ikertu dute nola egiten duten olagarroek artikulazio faltsu horiek sortzeko. Erantzuna muskuluetan dago: olagarroak muskuluaren zati bat uzkurtzen du, eta uzkurdura hori besoan zehar mugitzeko gai da uhin bat balitz bezala; horrelako bi uhinek elkarrekin topo egiten duten guneak jokatzen du, hain zuzen, artikulazio-modura.

Argazkia: Binyamin Hochner