}

Hiesaren jatorria argitzen

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hiesaren jatorria argitzen
2006/03/01 | Elhuyar

Teoria nagusiaren arabera, GIB-1a, gizon-emakumeetan hiesa eragiten duen GIB-mota hedatuena, txinpantzeen SIVcpz birusetik dator. Orain, teoria hori berresten duten datuak plazaratu dituzte Alabamako Unibertsitateko (AEB) eta Montpellierko Ikerketa Zentroko (Frantzia) ikertzaileek. Kamerungo txinpantzeen gorotzetan zeuden birusen azterketa genetikoa eginda besteak beste, frogatu dute bakartuta bizi diren txinpantze-taldeen SIVcpz birusek GIB-1aren antz handia dutela. Horretaz gain, GIB-1 birusa hastapenetan nola hedatu zen ere ikertu dute.

Berriak labur
4
1
218
2006
3
009
Mikrobiologia