}

Hiri erromatar galdu bat agerian

2009/08/06 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Altinum izeneko hiri erromatar desagertua bistaratu dute Paduako Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Irudia bi kamerak jasotakoak konbinatuta osatu dute: kamera optiko bat eta infragorri hurbileko erradiazioa jasotzen duen beste bat. Teknologiaz gain, garrantzitsua izan da irudiak hartzeko garaia, ikertzaileek 2007an izandako lehorte bortitz bat aprobetxatu behar izan baitzuten maiztasun horietan hiria bera ikusi ahal izateko.

Gaur egungo Veneziatik oso gertu dago Altinum, eta irudietan, hiriaren egitura ikusteaz gain, ur-kanalen antolamendua ikusten da. Adituen ustez, hiri berezia da; izan ere, garai bereko hiri gehienak Erdi Aroko hirien azpian lurperatu zituzten, eta, beraz, ezinezkoa da irudi-teknika honen bitartez ikertzea.

Irudia: Science/AAAS

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia