}

Hiru dimentsioko pantailak

2001/10/01 Waliño, Josu - Elhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria


Zeelanda Berriko enpresa batek garatu dituen pantaila berri hauen bidez, ez dago paperezko betaurreko xelebrerik jantzi beharrik irudiak hiru dimentsiotan ikusteko. DVI (Deep Video Imaging) izeneko pantaila hauek bi plano fisikotan eskaintzen dituzte irudiak eta, horrela, atzealdea ere ikusten den itxura sortzen dute. Monitoreak kristal likidozko bi geruza izaten ditu, bat bigarren plano moduan eta bestea lehen planoko irudiak azaltzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.actualdepth.com

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia