}

Homo espezieek aniztasun handiko inguruak bilatu zituzten

2023/05/11 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

homo-espezieek-aniztasun-handiko-inguruak-bila
Arg. Antônio Parreiras

Homo espezieek, eta bereziki Homo sapiensek, oso ingurumen-baldintza eta paisaia desberdinetara egokitzeko gaitasun handia zutela berretsi du ikerketa batek. Science aldizkarian argitaratu duten lanean, Pleistozeno osoan zehar bilakaera hori nolakoa izan zen aztertu dute.

Homininoen migrazioetan eta adaptazioan landarediak, paisaiak eta ekosistemek nola eragin zuten aztertu dute, duela 3 milioi urte arteko biomen simulazioak eta sei hominino espezieren  datu arkeologikoak erabiliz. Horrela, espezie bakoitzaren lehenespenak zein ziren ondorioztatu ahal izan dute. 

Azterketak erakusten duenez, Afrikako hominino goiztiarrak, H. habilis eta H. ergaster, nagusiki sabana gisako larre ireki eta lehorretan bizi ziren. H. erectus, berriz, Afrikatik irtetean, askoz kondizio zabalagoetara egokitu zen, esaterako, oihan epeletara. Bioma desberdinetara egokitzeko joerak jarraitu zuen espezie berriagoetan ere: H. erectus eta H. neanderthalensis gai izan ziren habitat hotzagoetara egokitzeko. Baina H. sapiens izan zen ingurune muturrekoenak okupatzeko gai, hala nola basamortuak eta tundra.

Gainera, emaitzek iradokitzen dute Homo espezieek aktiboki bilatu zituztela habitat-dibertsitate handiko inguruak, eta, bereziki, H. sapiensek, gaitasun handia zuela halako inguruneetara egokitzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia